Hoztu egingo du

Iker Ibarluzea

Behe-laino pixka bat ager badaiteke ere, giro eguzkitsuarekin hasiko da eguna eta egunaren lehen zatia ederra izango da.

Arratsaldean zehar ordea fronte bat gerturatuko da, hodeiak ugarituko dira eta arratsalde erditik aurrera zaparrada batzuk emango dira, nahiz eta orokorrean euri gutxi izango den. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo du, 19-21 gradu harrapatuz.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna eta goizeko lehen orduan ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, azkar atertuko du eta goizean zehar pixkanaka ostarteak irekitzen joango dira. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa argia izango da. Haizeak eki/ipar-ekialdetik joko du. Tenperaturak beheraka jarraituko du, 16-18 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!