Zeregin nagusiak:
-
Denda eta komertzioekin harremana kudeatzea: Bisitak egin, ATARIAren egitasmoak aurkeztu eta lankidetza aukerak bultzatu.
-
Harpidetza eta sustapen kanpainak: Komertzioen artean harpidetza berriak lortzeko eta sustapen-ekimenak martxan jartzeko estrategiak diseinatzea eta kudeatzea (aurrez aurre, telefonoz, postaz zein sare sozialetan).
-
Elkarlan berriak bideratzea: Tokiko merkataritzarekin lotutako sustapen-ekintzak dinamizatzea.
Bete beharreko baldintzak:
-
Euskara maila altua: Ahoz zein idatziz trebezia osoa.
-
Merkataritza eta komunikazio gaitasuna: Komertzio eta denda arloan zein merkataritza-harremanetan esperientzia edo gaitasuna.
-
Pertsonarteko trebetasunak: Jendearekin hitz egiteko erraztasuna, hurbiltasuna eta komunikaziorako gaitasun ona.
-
Eskualdearen eta tokiko saltokien ezagutza.
-
Mugikortasuna: B gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea komeni da.
Eskaintzen dugu:
-
Iraupena: Behin-behineko kontratua (azaroa eta abendua bitartean).
-
Lanaldia: Osoa.
-
Lekua: ATARIAren egoitzan, eremuan zehar komertzioak bisitatuz eta tarteka etxetik lan egiteko aukera.
-
Lan-ingurunea: Talde dinamiko eta hurbil batean lan egiteko aukera.
Nola eman izena?
Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutun labur bat tkt@ataria.eus helbidera.
Curriculuma bidaltzeko azken eguna: Urriak 29.