Mugikorraren erabilerari buruzko gida praktikoa argitaratu dute Anoeta eta Irurako udalek

Bi udalek gida kaleratu dute elkarlanean eta hainbat gomendio eman dituzte.

Anoetako eta Irurako udalek Mugikorraren Erabileraren Helduentzako Gida Praktikoa argitaratu dute elkarlanean. Adingabeen artean telefono mugikorraren erabilerak gero eta kezka handiagoa sortzen duenez, gaiari heltzea erabaki dute bi udalek.

Argitalpen honen helburua da familiei orientazioa, tresna erabilgarriak eta gomendioak ematea. «Adinak baino, heldutasunak eta erabilera egokiak garrantzi handiagoa dute», aipatu dute udal arduradunek.

Gidan, besteak beste, egungo egoera eta beste herrialde batzuetan hartzen ari diren neurriak jaso dira; horrekin batera, adituen iritziak bildu dituzte lehen mugikorra noiz eman erabakitzeko. Teknologia haurren garapen prozesuarekin nola uztartu eta gehiegizko erabilerak ekar ditzakeen ondorioak zein erabilera motak ere aztertzen dituzte bertan. Azkenik, etxean arauak adosteko gakoak, eta 6 eta 18 urte bitarteko urratsak eta irizpideak ere jaso dituzte.

Gida honako esteka honetan kontsultatu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!