Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, fronte bat hurbilduko da. Arratsaldearen erdirako, zerua estaliko da eta euria egiten hasiko da. Egunaren amaieran, zaparrada batzuk izango dira, baina euri gutxi egingo du. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 18-20 gradu izango ditugu.