Hala ere, goiz samar atertuko du, eta pixkanaka ostarteak zabalduko dira; giro atsegina nagusituko da. Arratsaldean ere antzeko giroa izango dugu: hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta eguraldi atsegina egingo du. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 17-18 gradu izango ditugu.
Bihar erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira egunaren hasieran, eta goizean eguraldi ona egingo du. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, fronte bat hurbilduko da. Arratsaldearen erdirako, zerua estaliko da eta euria egiten hasiko da. Egunaren amaieran, zaparrada batzuk izango dira, baina euri gutxi egingo du. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 18-20 gradu izango ditugu.