Euri giroa

Iker Ibarluzea

Fronte baten eraginez, zerua hodeitsu egongo da goizean, eta euria izango da nagusi. Zaparradak tarteka botako ditu, baina ez da euri askorik egitea espero.

Arratsaldean, ez da aldaketa handirik izango: zaparradek jarraituko dute, baina euri gutxiago egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 15-16 gradu izango ditugu.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, eta goizeko lehen orduetan euri tantaren bat egin dezake. Hala ere, goiz samar atertuko du, eta pixkanaka ostarteak zabalduko dira; giro atsegina nagusituko da. Arratsaldean ere antzeko giroa izango dugu: hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta eguraldi atsegina egingo du. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 17-18 gradu izango ditugu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!