Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, nahiz eta orokorrean hodeiak nagusi izango diren. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, tarteka bolada biziekin. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.
Bihar fronte baten bitartez zerua hodeitsu agertuko da goizean eta euri giroa nagusituko da. Zaparrada tartekatuak izango dira eta ez da espero euri askorik egiterik, baina giro bustia nagusituko da. Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta zaparrada tartekatuekin jarraituko dugu, nahiz eta euri gutxixeago bota. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 15-16 gradu harrapatuz.