Giro lasaia

Iker Ibarluzea

Goizeko lehen orduan hodeiak ugariak izanagatik ere, ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Eguerditik aurrera zaparradaren bat edo beste emango da.

Zaparradak ahulak izango dira eta ez da euri askorik espero, nahiz eta uneren batean bizi bota dezakeen. Gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 13-15 gradu harrapatuz.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, baina erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Gainera goizean zehar hodeitza zertxobait saretuko da. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, nahiz eta orokorrean hodeiak nagusi izango diren. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, tarteka bolada biziekin. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!