Ostarte zabalak

Hodei baxu batzuk eta lanbro-lainoa presente direla hasiko da eguna, baina goizean zehar gutxitzera egingo dute eta ostarte zabalak nagusituko dira.

Arratsaldeko lehen orduak ederrak izango dira, baina arratsalde erditik aurrera eta mendebaldetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira. Hala ere, ez da euririk espero. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, eta 15-17 gradu harrapatuko ditu.

Bihar, goizean zehar sartuko den fronte batek zeru estalia utziko du, eta goizean zehar euritara joko du. Zaparradek ez dute indar handirik izango eta ez da litro askorik espero, baina tarteka bizi botako du. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera pixkanaka atertzera egingo du, azken orduetan atertu eta lasai amaituko da eguna. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 14-15 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!