Tolosako eta Irurako N-Ieko irteerak itxiko dituzte asteazken eta ostegun gauean

Tolosaldeko Ataria

22:00etatik 06:00etara hainbat irteeratan izango du eragina.

N-I errepidean sistemak instalatzeko lanak egingo dituzte aste honetan, eta trafikoan eragina izango du eskualdean. Hain justu, Irurako eta Tolosako irteeretan, asteazken eta ostegun gauean.

Urriaren 21eko 22:00etatik urriaren 22ko 06:00etara, hurrengo adarrak itxita egongo dira:

  • N-436-2-S errepidetik Etzegarateko norabidean Tolosako udalerrira.
  • N-436-1-E errepidetik Donostiako norabidean dagoen sarbidea, Tolosako udalerrian.
  • Etzegarateko norabideko N-I-436-2-S adarraren mozketak, N-I-434-2-S adarra erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak.
  • N-436-1-E errepidetik Donostiarako norabidean, Tolosako udalerrian, doan adarra moztuta, N-I errepidera joan nahi duten ibilgailuak N-I-439-1-E errepidetik sartu beharko dira.
  • N-439-1-S errepidetik Donostiako norabidean Irurako udalerrira.
  • N-439-2-S errepidetik Etzegarateko norabidean dagoen sarbidea, Irurako udalerrira.
  • Donostiako norabideko N-I-439-1-S adarraren mozketak, N-I-441-1-S adarra erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak.
  • N-439-2-S errepidetik Etzegarateko norabidean, Irurako udalerrian, doan adarra moztuta, ibilgailuak N-I-436-2-S errepidetik sartu beharko dira.

Urriaren 22ko 22:00etatik urriaren 23ko 06:00etara, hurrengo adarrak ixtea:

  • N-445-1-E errepidetik Donostiako norabidean dagoen sarbidea, Tolosako udalerrian.
  • Etzegarateko norabideko N-I-445-2-S adarraren mozketak, N-I-439-2-S adarra erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!