Datorren astean trafiko mozketak egingo dituzte N-1ean Alegian, Ikaztegietan eta Tolosan

Tolosaldeko Ataria

Trafiko mozketak gauez egingo dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du datorren astean trafiko-mozketak egingo dituztela N-1 errepidean Alegia, Ikaztegieta eta Tolosa inguruetan.

Asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00ak arte, Donostiarako noranzkoan, Ikaztegietako N-1-431-1-S adarra itxiko dute eta, ondorioz, bertatik joan nahi duten ibilgailuek N-1-431-1-S errepidea erabili beharko dute.

Astearteko 22:00etatik asteazkeneko 06:00etara bitartean, Donostiarako noranzkoan, Tolosako N-I-433-2-S adarra itxiko dute eta, ondorioz, Tolosara joan nahi duten ibilgailuek N-1-431-2-S errepidea hartu beharko dute.

Egun eta ordutegi berean, Alegiako adar hauek ere itxiko dituzte: N-431-1-S errepidetik Auzo Txikia auzorako sarbidea, N-431-2-E errepidetik Etzegaraterako norabidean dagoen sarbidea, eta Donostiarako noranzkoan dauden N-1-431-1-S eta N-1-433-1-S adarrak. N-431-2-E errepidetik Etzegaraterako noranzkoan joan nahi dutenek N-1-428-2-E errepidea hartu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!