Euri giroa

Iker Ibarluzea

Oso hodeitsu egongo da zerua goizeko lehen ordutik, eta euria egingo du. Zaparradak sarri botako ditu, eta tarteka bizi egingo du, nahiz eta euri gutxi pilatzea espero den.

Arratsaldean, bereziki azken orduetan, zaparradak bakanagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du atertzera egingo. Haizeak ipar-ipar-ekialdetik joko du bizi, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, eta 17-18 gradura iritsiko dira termometroak.

Bihar hodei dezente izango dira zeruan goizean, baina, tantaren bat edo zaparrada bakarturen bat salbu, ateri egongo da, eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar, gainera, ostarteak zabaltzen joango dira. Arratsaldean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du, baina indar gutxiagorekin. Tenperaturak behera egingo du, eta 14-16 gradu ingurukoak izango dira maximoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!