Ez da euri askorik espero, baina giro bustia izango da. Arratsaldean ez da aldaketa handirik espero, eta giro goibelak jarraitu egingo du; tarteka, zaparradak botako ditu fronte ahul baten eraginez. Haizeak ipar-ipar-mendebaldetik joko du, baina ez du indar handirik izango. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, eta 19-20 gradura iritsiko dira termometroak.
Bihar oso hodeitsu egongo da zerua goizeko lehen ordutik, eta euria egingo du. Zaparradak sarri botako ditu, eta tarteka bizi egingo du, nahiz eta euri gutxi pilatzea espero den. Arratsaldean, bereziki azken orduetan, zaparradak bakanagoak eta ahulagoak izango dira, baina ez du atertzera egingo. Haizeak ipar-ipar-ekialdetik joko du bizi, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, eta 17-18 gradura iritsiko dira termometroak.