Zer dakar biharkoak?

Tolosaldeko Ataria

Biharko astekariko azalak Bertsozale Elkarteko Tolosaldeko langileak aurkeztuko ditu; guztiak Oli Artolaren eraginpean ari dira lanean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak euren jardunean nola eragiten dien kontatu dute.

Ondorengoak ere topatuko dituzu biharko astekarian:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi-zutabea:
    • Gamusinoak gara behelaino artean?
  • Joxepo Teres Izkierdo mikologoaren elkarrizketa:
    • «Onddoak egongo ez balira, gure mendiak zabortegiak izango lirateke».
  • Karlos Linazasoro idazlearen olerkia:
    • Bihar.
  • Onintza Lasa Arteagaren iritzi-zutabea:
    • Kontuz orokortzearekin!
  • Asier Larruskain antsietatean espezializatutako osasun psikologoaren Osasun Mentalaz Ikasten atala:
    • Zein da antsietatea arintzeko kirolik egokiena?
  • Maitane Dorronsoro zizurkildarrak zuzendutako Errape film laburrari buruzko erreportajea:
    • Film labur bat, esne industriaren atzean dagoenaz.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!