Mirari Maqueda zizurkildarra, Euskadiko txapeldun

Josu Artutxa Dorronsoro

Larunbatean, junior mailako Euskal Herriko Halterofilia Txapelketa jokatu zen Amasan. Danok Danenako sei halterofilok Gipuzkoako selekzioarekin parte hartu zuten, eta taldeka onenak izan ziren.

Nesketan, Mirari Maqueda zizurkildarra izan zen txapeldun, 178,93 puntu eskuratuta. Nahia Santxez taldekide billabonarra izan zen bigarren, eta Miren Itsaso irundarra hirugarren.

Mutiletan, Zarautz KE taldeko Alex Balenciaga izan zen onena, 326,12 punturekin. Danok Danenako Mohamed Reda zizurkildarra eta Unai Mesa billabonarra bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.

Ander Rodriguez eta Eneko Mesa Danok Danenako kide gazteenek esperientzia eta lehiaketako erritmoa pilatzeko baliatu zuten lehiaketa, urriaren 24an Oviedon jokatuko den 15 urtez azpiko Espainiako Txapelketara begira.

Argazkiak: Mikel Rodriguez / Danok Danena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!