Giro eguzkitsua

Iker Ibarluzea

Goizean goiz behe laino pixka bat agertuko da zeruan, baina goizean zehar azkar batean jasoko du eta behin jaso ostean giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean ez da aldaketarik espero: zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du, nahiz eta mendi inguruetan bero hodeiren bat edo beste ikusiko den. Gauean hodei baxuak ugarituko dira. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldera eginez. Tenperaturak gora egingo du, 26-28 gradu harrapatuz.

Bihar  hodei askorekin hasiko da eguna eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk botako ditu. Ez da euri askorik espero, baina giro bustia izango da. Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta giro tristeak jarraituko du, tarteka zaparrada txiki batzuk botaz. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du, baina indar handirik gabe. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 19-20 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsua

Iker Ibarluzea urr 15, 11:24 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!