Gogoko Amasa-Villabonan eta Zizurkilen zabaltzeko aukeraz galdetuko dute

Tolosaldeko Ataria

Azaroaren hasierara arte bete ahal izango da inkesta. Betetzen dutenek poltsa isotermiko bat jasoko dute opari, eta 100 euroko erosketa-txeke baten zozketan parte hartuko dute.

Gogoko.eus tokiko merkataritza sustatzeko ekimena da, herriko dendetan erostea eta produktuak etxean edo bilketa-armairuetan jasotzea errazten duena. Eskualdeko hainbat herritan dagoeneko martxan dute proiektua, eta Oria merkatari elkartea Gogoko zerbitzua Amasa-Villabonan eta Zizurkilen ezartzeko aukera aztertzen ari da.

Herritarren iritzia ezagutu nahi dute, zerbitzua hobetzeko eta herriko merkataritza indartzeko. Horretarako, inkesta bat zabaldu dute. Inkesta betetzen dutenek poltsa isotermiko bat jasoko dute opari, eta 100 euroko erosketa-txeke baten zozketan parte hartuko dute. Txekea Oria elkarteko saltokietan erabili ahal izango da.

Azaroaren hasierara arte bete ahal izango da inkesta. Kalean ari dira inkestak egiten, baina online betetzeko aukera ere eman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!