Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du, tarteka zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuekin. Ekialdeko haizea nagusituko da egun osoan zehar, eta tenperaturak gora egingo du, 24-26 gradu harrapatuz.
Bihar, behe-laino pixka bat agertuko da zeruan, baina goizean zehar azkar batean jasoko du, eta behin jaso ostean giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean ez da aldaketarik espero: zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du, nahiz eta, mendi inguruetan bero-hodeiren bat edo beste ikusiko den. Goizean hego-ekialdeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 24-26 gradu harrapatuko ditu.