Arratsaldeko lehen ordutik aurrera, ordea, itsasotik barrena hodei baxuak ugaritzen joango dira, gauean zerua estalirik geratuko da eta orduan ez da baztertzen tantaren bat botatzea. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperatura antzeko kokatuko da, eta 21-23 gradu harrapatuko ditu.
Bihar, beste egun batez jarraian behe-lainoa sor daiteke, baina azkar batean jasoko du, eta giro eguzkitsua izango da denean, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean ez da aldaketarik espero eta giro eguzkitsuak jarraipena izango du, tarteka zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuekin. Ekialdeko haizea nagusituko da egun osoan zehar, eta tenperaturak gora egingo du, 24-26 gradu harrapatuz.