Eguerdi aldera, fronte ahul bat igaroko da, eta han-hemenka euri pixka bat egin dezake. Hala ere, euri gutxi egingo du, eta gehienean ateri egongo da. Gauean, gainera, ostarteak zabalduko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du egunaren lehen zatian, eta ipar-ekialdetik bigarrenean. Tenperatura antzekoa izango da, eta 20-21 gradu ingurura iritsiko dira balio altuenak.