Giro eguzkitsua nagusituko da

Iker Ibarluzea

Behe-laino trinkoa agertuko da bailaretan, baina goizean pixkanaka gutxituko da, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean ere giro eguzkitsua nagusituko da. Azken orduetan, hodei baxuak agertuko dira, baina euririk ekarri gabe. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 20-21 gradu ingurura iritsiko da.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, baina, oro har, ateri egongo da eta giro lasaia izango da. Eguerdi aldera, fronte ahul bat igaroko da, eta ez da baztertzen han-hemenka euri pixka bat egitea. Hala ere, euri gutxi egingo du, eta gehienean ateri egongo da. Gauean, gainera, ostarteak zabalduko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du egunaren lehen zatian, eta ipar-ekialdetik bigarrenean. Tenperatura antzekoa izango da, eta 20-21 gradu ingurura iritsiko dira balio altuenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!