Hala ere, euri gutxi egingo du, eta aterraldi luzeak izango dira. Eguerditik aurrera, erabat ateri egongo da, eta ostarteak zabaltzen joango dira. Haizeak iparraldetik joko du goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturak antzekoak izango dira, eta gehienez 15-17 gradu izango dira.
Bihar behe-laino trinkoa agertuko da bailaretan, baina goizean pixkanaka gutxituko da, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean ere giro eguzkitsua nagusituko da. Azken orduetan, hodei baxuak agertuko dira, baina euririk ekarri gabe. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 20-21 gradu ingurura iritsiko da.