ATARIAk antolatutako udazkeneko zozketa berezia martxan da

Tolosaldeko Ataria

ATARIAk zozketa berezia antolatu du ATARIAko irakurle guztientzat. Saria Xubero produktuez osaturiko sorta izango da. 

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, XUBERO idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: urriak 15, osteguna, 11:00k arte.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • ATARIAren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!