Giro bustia

Iker Ibarluzea

Giro bustiarekin hasiko da eguna. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak nagusituko dira. Zaparradak sarri botako ditu eta mardulak izango dira.

Arratsaldean aldiz, pixkanaka zaparradak ahuldu eta gutxitu egingo dira, baina ez du atertuko. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak behera egin eta gehienez 15-17 gradu harrapatuko ditu.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna eta oraindik han-hemenka euri pixka bat egingo du. Hala ere, oso euri gutxi botako du eta aterruneak luzeak izango dira. Eguerditik aurrera erabat ateri egongo da eta ostarteak irekitzen joango dira, egunaren bigarren zatia polita izanik. Haizeak goizean iparraldetik joko du eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!