AEKk zortzi talde jarri ditu martxan Tolosaldean

Tolosaldeko Ataria

Ibarran, Anoetan, Asteasun, Zizurkilen, Villabonan eta Alegian sortu dira taldeak. Oraindik ere zenbait taldetan badira plazak izena emateko.

Urriarekin batera, Tolosaldean martxan dira euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroak. Aurtengoan, zortzi talde osatu ditu AEKk. Ibarran eta Anoetan bina, eta Asteasun, Zizurkilen, Villabonan eta Alegian bana.

  • Asteasun A1 maila: 14:45-16:15, astelehenak eta asteazkenak.

  • Zizurkilen B1 maila: 15:30-17:30, astelehena, asteartea eta ostegunak.

  • Villabonan A1 maila: 09:30-11:30, astelehena, asteartea eta ostegunak.

  • Ibarran A1 maila: 14:30-16:30, astelehena eta asteazkenak.

  • Ibarran A2 maila: 14:30-16:30, asteartea eta ostegunak.

  • Anoetan A2 maila: 09:30-12:00, astelehena eta asteazkenak.

  • Anoetan A1 maila: 09:00-11:00, asteartea eta ostegunak.

  • Alegian A1 eta A2 mailak: 18:00-20:00, astelehena eta asteazkenak.

Matrikulazioa itxita dagoen arren, oraindik hainbat taldetan plazak daudela jakinarazi du Tolosaldeko AEKk. Interesa duen edonork oraindik izena eman dezake haiekin harremanetan jarrita: 943 59 17 04 edo 688 74 66 43 telefonoetan, edo bestela, andoain@aek.eus helbidean.

Tolosaldeko AEKk egoitza fisikoa Andoainen badu ere, urteak daramatza eskualdeko herrietan zerbitzua ematen, Galtzaundi euskara elkartea eta Tolosaldeko udalen arteko elkarlanari esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!