Arratsaldean, ordea, egoera ezegonkortu egingo da. Fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak sarri botako ditu, tarteka mardulak izango dira eta ekaitzak jo dezake. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du. Tenperaturak behera egin eta 22-23 gradu harrapatuko ditu. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.
Bihar, giro bustiarekin hasiko da eguna. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak nagusituko dira. Zaparradak sarri botako ditu eta mardulak izango dira. Arratsaldean aldiz, pixkanaka zaparradak ahuldu eta gutxitu egingo dira, gauean ia erabat ateri geratuz. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturak behera egin eta gehienez 16-18 gradu harrapatuko ditu.