Iñaki Jimenezek Logroñoko maratoia irabazi du

Josu Artutxa Dorronsoro

Atzo jokatu zen Logroñoko Hiria Nazioarteko Maratoiaren 12. edizioa, eta gizonezkoetan Ixilpen taldeko korrikalari tolosarra izan zen azkarrena, 2.35.40ko denbora eginda.

Atzo, Logroñoko Hiria Nazioarteko Maratoiaren 12. edizioa jokatu zen Errioxako hiriburuan. Gizonezkoetan, Ixilpen taldeko Iñaki Jimenez tolosarra nagusitu zen, 2.35.40ko denbora eginda. Javier Prieto galiziarra izan zen bigarren (2.39.33) eta Sebastian Gomez kataluniarra helmugaratu zen hirugarren postuan (2.46.52).

Arrospide eta Mujika, bigarren

Atzo baita ere Donostiako Maratoi Erdia jokatu zen. 5.000 korrikalarik parte hartu zuten, eta Amasa-Villabonako Iraitz Arrospide bigarren izan zen, 1.04.51ko denbora eginda. Mark Kiptoo keniarrak lortu zuen garaipena (1.03.57) eta Youness Assehli igorretarra helmugaratu zen hirugarren postuan (1.07.19).

Bestalde, larunbatean, Legorretako IX. Lasterketa Solidarioa jokatu zen, eta Asier Mujika tolosarra bigarren izan zen, Jon De la Cuesta beasaindarraren atzetik. De la Cuestak 23.36ko denbora egin zuen; Mujikak, berriz, 24.15ekoa. Iker Hernandez elgoibartarra izan zen hirugarren, 24.26ko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!