Bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak lehertuko dira arratsalde erditik aurrera txokoren batean handiak izatea baztertu gabe. Haizeak hegotik eta bizi joko du goizean, arratsaldean iparraldera aldatuz eta indarra galduz. Tenperaturak gora egingo du, 25-27 gradu harrapatuz.
Bihar hodeitsu hasiko da eguna eta goizean goizetik jada euri zaparrada batzuk emango dira, nahiz eta orokorrean ez diren ugariak izango. Arratsaldean ordea egoera ezegonkortu egingo da. Fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak sarri botako ditu, tarteka mardulak izango dira eta ez da baztertzen ekaitzak jotzea ere. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du. Tenperaturak nabarmen behera egin eta 18-20 gradu harrapatuko ditu.