Argazki Lehiaketako sariak banatu dira

Tolosaldeko Ataria

Argazki Lehiaketako saridunak, Jon Dorronsoro eta Mertxe Saralegi.

Jon Dorronsoro, Markel Zeberio eta Mertxe Saralegi izan dira aurtengo lehiaketan sarituak.

Udako Argazki Lehiaketa antolatu du beste behin ATARIAk, eta harrera oso ona izan du, 100 argazki baino gehiago jaso baitira. Bada, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak baditu lehiaketak.

Epaimahaiaren saria Jon Dorronsororen Udako gaua argazkiak irabazi du. Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzat Izarmendi menua jaso du sari moduan.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkia Markel Zeberioren Izpi Urdin argazkia izan da, eta sari moduan Villabonako Eizmendi Anaiak kirol dendan 70 euroko erosketa bonua irabazi du. 

Amaitzeko, parte hartu duten Atarikideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatu da, eta sariduna Mertxe Saralegi izan da Aniztasuna argazkiarekin. 

Sari banaketan, Jon Dorronsoro eta Mertxe Saralegi izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!