Zer dakar biharkoak?

Tolosaldeko Ataria

Biharko astekariko protagonista Unai Lizarza bideogilea da. Lau urte eskasetan zaletasun izatetik ogibide izatera egin du Unai Lizarzak. Diseinu grafikoa ikasi zuen, baina bideogintza bere kabuz ikasi eta gaur egun bideoklipak, kontzertuen eta jaialdien laburpenak, dokumentalak eta bestelako ikus-entzunezkoak egiten ditu. Azkenaldian, gainera, ETS taldearen oholtzako pantailetarako irudiak ere sortu ditu. Bideogintzaz, sormenaz, sare sozialen eraginez eta adimen artifizialaren etorreraz aritu da.

Urriaren 2ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Arrate Iturberen iritzi-zutabea:
    • H2o.
  • Jon Iñaki Ormazabal artisau eta eskultoreari elkarrizketa:
    • «Urteak daramatzak lanean, egurrean».
  • Iñaki Azaldegi Arrieta Galtzaundikidearen Hitzez Hitz:
    • Mintzalaguna, aitzakiarik gabeko jarduna.
  • Maria Aguirre Peña logopedaren Ahots Hariak:
    • Urteak ere entzuten dira ahotsean.
  • Harituz-eko Beñat Iguaranen bertsoa:
    • Txapelketa.
  • Asier Aierberen iritzi-zutabea:
    • Borrak: ate joka, azal joka.
  • Jon Ander Galarraga biologoaren Baso Ertzetik.
    • Onddolarien urtaroa.
  • Alurr dantza taldearen Hamaikua ikuskizunari oinarri duen erreportajea:
    • Plaza eta dantza, eskutik helduta.
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!