Ondoren, goizean zehar, atertu egingo du, eta zerua zertxobait argituko da. Arratsaldean, ordea, barnealdetik barrena hodei trinkoagoak iritsiko dira, eta zaparradaren bat edo beste egingo du, nahiz eta euri askorik ez den espero. Hego-ekialdeko haizeak joko du goizean, eta ipar-ekialdekoak arratsaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik izango: 22-24 gradu artean.