Ezegonkor

Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere, eta han-hemenka tantaren bat edo beste izango da, nahiz eta, oro har, aterraldiak nagusi izango diren.

Arratsaldean, ezegonkortasuna zertxobait areagotuko da, eta barnealdetik eta ekialdetik barrena zaparradaren bat edo beste sartuko da, nahiz eta euri askorik ez egin. Goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturak antzera jarraituko du, 22-24 gradu artean.

Estalita agertuko da zerua goizeko lehen orduetan, eta zaparradaren bat edo beste egingo du. Ondoren, goizean zehar, atertu egingo du, eta zerua zertxobait argituko da. Arratsaldean, ordea, barnealdetik barrena hodei trinkoagoak iritsiko dira, eta zaparradaren bat edo beste egingo du, nahiz eta euri askorik ez den espero. Hego-ekialdeko haizeak joko du goizean, eta ipar-ekialdekoak arratsaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik izango: 22-24 gradu artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!