Hala ere, aterraldiak luzeak izango dira, eta euri gutxi egingo du. Arratsaldean, pixkanaka, zerua zertxobait argituko da, eta giro argiagoa eta lasaiagoa izango da. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean, eta ipar-ekialdetik arratsaldean. Tenperaturek gora egingo dute, eta 22-24 gradu artekoak izango dira.
Bihar hodei askorekin hasiko da eguna berriro ere, eta han-hemenka tantaren bat edo beste izango da, nahiz eta, oro har, aterraldiak nagusi izango diren. Arratsaldean, ezegonkortasuna zertxobait areagotuko da, eta barnealdetik eta ekialdetik barrena zaparradaren bat edo beste sartuko da, nahiz eta euri askorik ez egin. Goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturak antzera jarraituko du, 22-24 gradu artean.