Zure sormena edo ideiak zabaltzeko plazaren bila?

Tolosaldeko Ataria

Hainbat gazte ATARIAko erredakzioan, Erakutsiz Ikasi ekimenaren barruan.

Denboraldi berrian ere irratian nahiz astekarian parte hartu nahi duten herritarrek ATARIAko ateak zabalik izango dituzte.

Astelehenean ekingo dio denboraldi berriari Ataria Irratiak. Informazioa eta entretenimendua jorratzen duten saioek osatuko dute eguneko programazioa, euskal musikarekin batera. FMn nahiz Ataria.eus-en jarraitu ahalko da zuzeneko emisioa. Eta, noski, saio guztiak noiznahi entzuteko aukera ere izango du entzuleak, Atariaren webgunean, Nahieran atalean.

Askotariko gaien inguruko saioak izango dira, ohi bezala. Hala nola, kultura, musika, bidaiak, kirola, ingurumena eta lehen sektorea, Atariako lantaldeak nahiz kolaboratzaileek eginak.

Bada, aurreko denboraldietan bezala, mikrofonoaren aurrean jartzea gustuko duen edo nahiko lukeen herritar orori ateak zabalik dituela gogoratu nahi du Atariak. Landuko lukeen gaia pentsatu, proposamena prestatu, eta Atariarekin harremanetan (ataria@ataria.eus edo 943 65 56 95) jarri besterik ez du egin behar horretarako.  

Beren burua irrati edo podcast uhinetatik kanpo ikusten dutenek ere badute Atarian parte hartzeko beste modurik. Esaterako, egunkarian edo astekarian ere parte hartu daiteke, eta baita bideopodcast formatuan ere. 

Beraz, animatu eta izan zu ere eskualdeko komunikabidearen parte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!