Etxebestetarrak txapeldunorde izan dira etxean

Tolosaldeko Ataria

Ezkerretik eskuinera: Gorka Maiz, Iñaki Maiz, Ander Etxebeste, Aner Miner, Ibon Miner, Jose Mari Etxebeste, Egoitz Berasategi eta Itoiz Alustiza.

Larunbatean jokatu zen Villabonako bolatokian IX. Behar Zana Udazken Bola Txapelketako azken jardunaldia; zortzi bikote aritu ziren bola-jokoan.

Bi aita-seme bikote heldu ziren finalera, eta lehia estu baten ondoren, Ereñotzuko Aner eta Ibon Minerrek lortu zuten garaipena. Amasa-Villabonako Joxe Mari eta Ander Etxebeste txapeldunorde izan ziren; 3,5-2,5 izan zen emaitza. Final-laurdenetan, 4-1 irabazi zioten Etxebestetarrek Juan Mari Iñurritegi eta Juan Pedro Agirrek osatutako bikoteari. Eta finalerdietan, 3-2 irabazi zien Itoiz Alustizak eta Egoitz Berasategik osatutako bikoteari.

Eskualdeko beste bi bikotek ere parte hartu zuten. Ramon eta Saigots Iglesias aita-seme ibartarrek 2-3 galdu zuten final-laurdenetako kanporaketa, hain justu, Alustiza-Berasategi bikotearen aurka. Amasa-Villabonako Eñaut Galarragak eta Imanol Arretxek ere 2-3 galdu zuten final-laurdenetan, Gorka eta Iñaki Maizek osatutako bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!