Arratsaldean aterruneak luzatu egingo dira eta tarteka ostarte txikiren bat edo beste ikusiko da. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du 19-20 gradu harrapatuz.
Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna eta giro atsegina eta polita nagusituko da egunaren lehen zatian. Arratsaldean pixkanaka hodeiak ugaritzen joango dira, bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen azken orduetan ekaitzen bat edo beste lehertzea, nahiz eta, orokorrean probabilitatea txikia izan. Haizeak hego-ekialdetik joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak gora egin eta 24-25 gradu harrapatuko ditu.