Arratsaldean zehar, ordea, fronte bat gerturatzen joango da mendebaldetik barrena eta azken orduetan euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka handiak izatea baztertu gabe. Ipar-haizeak joko du goiz erditik aurrera. Tenperaturak behera egin eta 26-28 gradu harrapatuko ditu.
Bihar zerua estalirik agertuko da zerua goizean goizetik eta euri kontu batzuk izango dira. Tarteka zaparrada txiki batzuk botako ditu eta orokorrean litro gutxi pilatuko dira. Arratsaldean aterruneak luzatu egingo dira eta tarteka ostarte txikiren bat edo beste ikusiko da. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du 19-20 gradu harrapatuz.