Goiz eguzkitsua

Iker Ibarluzea

Goi-mailako hodei fin batzuk salbu, giro eder eta eguzkitsuarekin hasiko da eguna, eta goiza horrela joango da.

Arratsaldeko lehen orduetan ere antzeko joera errepikatuko da eta giro argia izango da, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik hodeiak ugaritu eta zerua estaliko da. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturan aldaketa gutxi, eta 28-30 gradu harrapatuko ditu.

Bihar, hodeitsu hasiko da eguna eta ez da baztertzen euri tantaren bat edo beste botatzea. Hala ere, goiza lasaia izango da eta gehienean ateri egongo da. Arratsaldean zehar, ordea, fronte bat gerturatzen joango da mendebaldetik barrena eta azken orduetan euri zaparrada batzuk izango dira. Ipar-haizeak joko du goiz erditik aurrera. Tenperaturak behera egin, eta 24-26 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!