Epaimahaiaren saria lortu duen argazkia, Jon Dorronsororen Udako gaua argazkia izan da. Berak Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzat Izarmendi menua jasoko du sari moduan.
Ataria.eus-eko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkia Markel Zeberioren Izpi Urdin argazkia izan da, eta sari moduan Villabonako Eizmendi Anaiak kirol dendan 70 euroko erosketa bonua irabazi du.

Eta amaitzeko, parte hartu duten Atarikideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatu da, eta sariduna Mertxe Saralegi izan da Aniztasuna argazkiarekin.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.