Lekuz aldatu dituzte Tolosatik Alegialderako autobusen geralekuak

Tolosaldeko Ataria

Autobusek Tolosan egingo dituzten geralekuak aldatu egin dituzte. Aldaketek TO01 eta TO41G zerbitzuei eragingo diete.

Alegialdetik Tolosara joateko autobusek geraleku berriak izango dituzte Tolosan. TO01 eta TO41G lineei eragingo diete aldaketek, zehazki, Tolosara iristen diren autobusen azken geralekua, Nafarroa Hiribidea, 1 zenbakiduna izango da, eta Tolosatik Alegialderako noranzkoan, autobusak Foruen Etorbidea eta San Frantzisko pasealekua lotzen dituen puntutik abiatuko dira, geraleku berri bat egokitu dute baitute bertan.

Tolosako Nafarroa Hiribidea 1. zenbakiko geralekua. GOOGLE MAPS

Tolosatik Alegialderako autobusen lehen geraleku berria. AMEZKETAKO UDALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!