Eskualdeko lau judoka, Munduko Txapelketara

Josu Artutxa Dorronsoro

Eskualdeko lau judokak, Madrilen jokatutako Europako zirkuituko probako podiumean, dominekin.

Judo Tolosa klubeko Joseba eta Unai Regillaga amezketarrek eta Joseba Etxarri eta Unai Saralegi tolosarrek asteburuan Sarajevon jokatuko den txapelketan parte hartuko dute, eta dominak lortzeko aukera handiak dituzte.

Judokek luzaroan itxarondako nazioarteko lehiaketetako bat jokatuko da datorren asteburuan: Nage No Kata diziplinako Munduko Txapelketa. Sarajevon (Bosnia eta Herzegovina) izango da, eta munduko talde onenek haien teknika, sinkronizazioa eta judoaren espiritua baliatuko dute txapelketa irabazteko.

Eskualdeko lau judoka izango dira bertan: Judo Tolosa klubeko Joseba eta Unai Regillaga amezketarrak eta Joseba Etxarri eta Unai Saralegi tolosarrak. Binakako proba da, eta bi bikote osatuko dituzte: alde batetik, Unai Regillaga eta Unai Saralegi, eta bestetik, Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri.

Bi bikoteek aukerak dituzte dominak lortzeko, berriki urrezko eta brontzezko dominak lortu baitituzte Madrilen jokatutako Europako zirkuituko proban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!