Turismo sektoreko eragile eta langileei bideratutako doako lau prestakuntza saio egingo dituzte urri eta azaroan. Saio guztiak Tolosako Lehiberri Zentroan egingo dira, asteazkenetan, 16:00etan hasita.
Prestakuntza programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Talentur ekimenaren barruan kokatu dute, turismo sektoreko profesionalen gaitasunak sendotzeko eta eraldaketa digital nahiz sozialera egokitzeko helburuarekin.
Prestakuntza zikloak lau arlo nagusi jorratuko ditu: oinarrizko euskara ikastaroa euskarazko arreta, adimen artifizialean oinarrituta negozioen posizionamendua, zereginen automatizazioa, eta zerbitzu eta esperientzia inklusiboen diseinua. Eta izen-ematea zabalik dago jada informazio gehiago jasotzeko zein izena emateko Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailarekin jarri behar da harremanetan 606 758 577 edo e-postaz garmendia@tolosaldea.eus helbidean.Arloak
1. Oinarrizko euskara turismo-arreta emateko
- Datak: Urriak 7, 14, 21, 28, eta azaroak 4 (asteazkenetan, 16:00 – 18:00).
- Iraupena: 10 ordu.
- Emailea: Cebank.
- Edukia: Bezeroei harrera eta arreta euskaraz emateko oinarrizko gakoak eta baliabide praktikoak landuko dira.
2. AA posizionamendua (AEO): Adimen Artifizialaren aroko SEO berria
- Data: Azaroak 11 (16:00 – 18:00).
- Emailea: Digixop (gaztelaniaz).
- Edukia: Adimen Artifizialean oinarritutako bilaketa sistema berrietan negozioak nola posizionatu ikasteko saio praktikoa.
3. Zereginen automatizazioa IAren laguntzarekin
- Data: Azaroak 18 (16:00 – 18:00).
- Emailea: Digixop (gaztelaniaz).
- Edukia: Eguneroko lanak eta prozesuak Adimen Artifiziala erabiliz nola automatizatu eta optimizatu erakutsiko da.
4. Zerbitzu eta esperientzia inklusiboen diseinua
- Data: Azaroak 25 (16:00 – 17:30).
- Emailea: Bask For All (gaztelaniaz).
- Edukia: Pertsona guztiei bideratutako zerbitzu eta esperientzia turistiko irisgarri zein inklusiboak diseinatzeko gakoak aztertuko dira.