Azken orduak udako argazki onena aukeratzeko

Tolosaldeko Ataria

Irailaren 23ko 23:59ak arte bozkatu ahalko dira Udako Argazki Lehiaketako argazki gustukoenak

Aurtengo udan ateratako 100 argazki baino gehiago bidali dira aurtengo lehiaketara, beraz, beste behin harrera oso ona izan du ekimenak. Bada, irailaren 23ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Argazki Lehiaketa atalean, eta argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 25ean jakinaraziko dira ATARIA astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak: Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzat Izarmendi menua irabazteko  aukera izango du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Villabonako Eizmendi Anaiak kirol dendan 70 euroko erosketa bonua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatuko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!