Oria merkatari elkarteak stock azoka egingo du asteburuan. Ostiralean eta larunbatean, herriko merkatariek euren saltokietako produktuak eta eskaintzak aterako dituzte kalera, herritarrei zein bisitariei udako denboraldiko azken aukerak eta promozioak eskaintzeko.
Ekimenaren helburua tokiko merkataritza txikiari bultzada ematea da, eta herrian bertan erosketak egitea sustatzea. Bezeroen fideltasuna saritzeko, azokan parte hartzen duten dendetan erosketak egiten dituzten pertsona guztiek sari sorta baten zozketan parte hartuko dute: lau erosketa-txeke; bost gosari bikoitz Amasa kafetegian; bi pertsonentzako bazkaria Aburuza sagardotegian; bi pertsonentzako bazkaria Zabala sagardotegian; eta bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia Nekaturreko landetxeetan.
Edizio honetan 15 saltokik hartuko dute parte: Boutique MP, Eizmendi Kirolak, Zubimusu, Galerias MJ, Garazi Loradenda, Amane, Duna Oinetako eta Osagarriak, Garintza, Lider, Ugalde Oinetakoak, Kaori & Amlu, Minimarket JC, Ane, Gema Loradenda eta Titare.
Oria merkatari elkarteko arduradunek gogorarazi dute stock azokan ezingo direla udal kontsumo bonuak erabili.