Tolosako Udalak abisua eman du larunbat honetarako, hilaren 19rako. Uzturre inguruan, 07:00etatik 13:00etara, basurde-uxaldia egingo dute. Atzo 08:00etatik 14:00etara izango zela esan zuten.
Santa Lutzia auzoko bi sarbideetan eta Ibarran, Iyoyatik Uzturrerako bidean, kartelak jarriko dituzte, eta sarbidea debekatuta egongo da uxaldiak irauten duen bitartean.