Kontsumo bonuak berriro ere eskuragarri

Irailaren 19tik abenduaren 30era, Villabona eta Zizurkilgo 41 saltokitan erabili ahal izango dira bost euroko kontsumo-bonuak, erosketak sustatzeko.

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritzari bultzada bat emateko ahalegin berezia egingo du aurten ere, Oria merkatari elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonuen zortzigarren kanpaina jarriko du martxan. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 30era arte luzatuko da. 

Kanpaina honetan 41 saltokik eman dute izena, eta herritarrek denda horiek erraz identifikatu ditzaten, Bonuak hemen salgai adierazten duen kartela jarriko dute erakusleihoetan.

Bonuek bost euroko balioa izango dute, eta 15 eurotik gorako gastua eginez gero, bonuaren deskontua aplikatuko zaio erosketari. Hau da, gutxienez 15 euroko erosketa eginez gero, 10 euro ordainduko ditu erosleak. Honenbestez, bonuen aplikazioarkein kontsumitzaileak % 33ko deskontua lortuko du. Erosleek, gehienez ere, sei bonu erabili ahalko dituzte saltoki bakoitzean, alegia, 30 euroko deskontua izango dute denda bakoitzeko. 

Bonuen deskontuaz baliatzeko baldintza bakarra da eroslea 16 urtetik gorako aizatea; ez da kontuan hartuko zein herritakoa den. 

Aldi berean, deskontua, erosketa egiteko unean bertan aplikatuko da, beraz, bonuak ezingo dira aurrez eskuratu. Ez da bonu fisikorik egongo. Erosketa ordaintzeko unean dendariak dagokion bonu kopuruaren deskontua aplikatuko dio bezeroari. 

Tokiko merkataritza bultzatuz

Kanpainarekin, udalak herriko saltokietan kontsumitzera bultzatu nahi ditu herritarrak. «Tokiko komertzioa da gure herriaren oinarri nagusietako bat. Herriko merkatariak dira gure izenez ezagutzen gaituztenak, kalitatezko produktuak eskaintzen dizkigutenak, eta gure herriaren aberastasunari eta aniztasunari ekarpen handia egiten diotenak», esan du Beatriz Unzue alkateak. 

Kanpaina berri honetarako udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du. Horrekin batera, eta informazioa herritarrengana iritsi dadin, kanpainaren xehetasunak eta kanpainan parte hartuko duten saltokien zerrenda dituen esku-orri bat banatuko dute etxe guztietara. 

Erosketak herriko saltokietan egitera animatu ditu alkateak: «Horrela Amasa-Villabonaren etorkizunean eta herritarren ongizatean inbertituko dugu. Gure denda eta saltokietan kontsumitzea ezinbestekoa da herri bizi-bizia izaten jarraitu nahi badugu». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!