Parte hartzeko epea bukatuta, beste fase batean sartu da ATARIAren Udako Argazki Lehiaketa. Argazki gustukoena bozkatzeko unea da orain, eta ondoren jakinaraziko dira bozka gehien jaso dituzten argazkien egileen izena, eta ondorioz, lehiaketako sariak irabazi dituztenak.
Aurtengo udan ateratako 100 argazki baino gehiago bidali dira aurtengo lehiaketara, beraz, beste behin harrera oso ona izan du ekimenak. Bada, irailaren 23ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Argazki Lehiaketa atalean, eta argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 25ean jakinaraziko dira ATARIA astekarian eta Ataria.eus webgunean.
Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak: Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzat Izarmendi menua irabazteko aukera izango du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Villabonako Eizmendi Anaiak kirol dendan 70 euroko erosketa bonua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatuko da.