Denboraldi osoan nagusi izan da Arraun Lagunak, eta gaurko estropadan ere hala erakutsi du. Donostiako traineruak eraman du Kontxako Bandera, 10:31,55eko denborarekin. Hala, San Juanen eta Galiziaren marka berdindu du Donostiako traineruak gaurko garaipenarekin.
Arraun Lagunak ohorezko txandan aritu da San Juan, Astillero eta Tolosaldearekin batera. Donostiarrak hasieratik hartu dute aurrea. Beste hiru traineruak lehen txanda irabazi duen Hibaikaren denboretan joan dira lehen luzean, baina ziabogaren ostean, San Juan Arraun Lagunaken gainera etorri da, bi segundora jarriz. Ez da nahikoa izan, txapeldunen susperraldia etorri baita orduan. Azkenean, batelerek hamar segundotara zeharkatu dute helmuga, eta bost segundo beranduago iritsi da Tolosaldea.
Hona hemen gaurko sailkapen nagusia:
- Arraun Lagunak: 10.31,32
- San Juan: 10.41,82
- Tolosaldea: 10.46,68
- Astillero: 10.48,04
- Hibaika: 10.49,70
- Donostiarra: 10.59,26
- Orio: 10.59,60
- Zarautz: 11.01,28