Eskualdeko nekazariak euren postuengatik sarituak

Montes etxekoak 2024an ere sarituak izan ziren.

Tolosaldeko bi baserritarrek aipamena jaso dute Ordiziako azoka berezian.

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia izan da gaur. Bertan ardilatxa gazta lehiakrtaz gain, beste hainbat lehiaketa ere izan dituzte, eta horien artean bada eskualdekorik. 

Hain justu, asteroko azokako baserritarren postu onenei aipamenak egin ohi dizkiete, eta horien artean Ibarrako Montes etxeko Izagirretarrak eta Tolosako Aldaba zahar baserriko Arena Balerdi ageri dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!