Azken egunak Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea igandean amaituko da. Parte hartzaileek sari ederrak eskuratzeko aukera izango dute.

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunetan murgildu gara. Igandera bitarte nahi adina argazki bidali ahalko dira Ataria.eus webguneko aplikazioaren bidez

Parte hartuz gero, sari bikainak irabaz ditzakezu. Hiru irabazle izango dira:

  • Epaimahaiaren saria: Hika by Roberto Ruiz jatetxean bi pertsonarentzako Izarmendi menua.

  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Villabonako Eizmendi Anaiak kirol-dendan 70 euroko erosketa bonua.

  • Atarikideen arteko zozketa: Parte hartzen duten kideen artean ATARIAko material sorta bat zozkatuko da (ez ahaztu izenaren ondoan zure harpidedun zenbakia idaztea).

Oinarriak eta informazio osatua hemen aurkituko dituzu.

Animatu eta parte hartu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!